home    

Azken berriak

Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak "ESU President´s Award" saria irabazi du

Ostirala 3 azaroa 2006

Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen ingeleseko ikaskuntzarako "Space Search" CD-Rom interaktiboa izan da aurtengo "ESU President’s Award" sariko irabazlea. Sari hau, English-Speaking Union Fundazioak (ESU) 2003. urtean Edinburgo Dukeak bultzaturik, ingelesaren berrikuntza eta teknologia berriak erabiltzen dituzten irakaskuntzarako ikasmaterialei ematen zaien saririk garrantzitsuenetako bat da.

9-10 urteko umeei zuzendutako "Space Search" CD-Rom interaktibo hau jarduera multzo batek osatzen du, eta horren bidez, besteak beste, gelan elkarrekin landutako hizkuntza gaitasunak eta errepikapena eskatzen duten hainbat hizkuntza eduki sendotzeko aukera eskaintzen du, bereziki, modu eraginkorrean eta jolas giroan.


beste laburrak



logo FETE-UGT logo blanco logo UGT logo blanco logo Fondo Europeo para la Integracion logo blanco logo
©