Generoa, Immigrazioa eta Giza Eskubideak. Emakume etorkinen sexu eta ugalketa osasuna. Bilbon
2006ko ekainaren 9an eta 10ean
Harresiak Apurtuz
Biztanleei eta Garapenari buruzko Nazioarteko Bileran (Kairo, 1994) sortu zen ugalketa osasunaren kontzeptua, eta harrezkero sakon berrikusi badugu ere, bi termino horiek ikuspegi multidiziplinar batetik aztertzeko premia antzeman dugu. Nazioarteko Bilera horretan erabaki zen ugalketa osasunak emakumearen ongizate fisiko, mental eta soziala barne hartzen dituela ugalketa sistemarekin eta beronen funtzio eta prozesuekin erlazionaturiko alor guztietan, hau da, ugalketa osasuna gaixotasunik edo egongaiztasunik eza baino gehiago da. Hori dela eta, ugalketa eskubideak bermatzen du pertsonak bizimodu sexual ona eta arriskurik gabea izango duela, baita ere ugaltzeko gaitasuna eta askatasuna duela eta askatasun hori noiznahi erabiliko duela.
Kontzeptu hau bilera hartan nola planteatu zen ikusita, badirudi mendebaldeko herrialdeetan konponduta daukagula arazoa, baina hori ez da inola ere horrela, ez bertakoen kasuan eta askoz gutxiago kanpotik etorri eta gure sistema legal, ekonomiko, sozial eta kulturalaren periferian kokatzen direnen kasuan. Esaterako, Sahara azpiko Afrikako emakumeak hona iristen direnean, hizkuntza arrotz bat aurkitzeaz gain, unibertso sinboliko oso desberdinei aurre egin behar diete, eta sarritan estigmatizatuak izaten dira.