Euskara ikasteko baliabideak egokiak eta kalitate onekoak izatea bermatzen du HABEk
Euskara ikasteko baliabideak egokiak eta kalitate onekoak izatea bermatzen du HABEk
HABE-ren eskutik, euskara beste hizkuntzen parean lingu@net europa atarian
Euskara ikasteko baliabideak egokiak eta kalitate onekoak izatea bermatzen du HABEk
Europako Komisioaren laguntza duela, 20 hizkuntza ikasteko eta irakasteko aukera eskaintzen da on-line. HABEren partaidetzari esker, euskara gainerako hizkuntzen parean dago Lingu@net Europan, alegia, laster mundu guztiko hizkuntza irakasle eta ikasleentzako erreferentzia nagusi bihurtuko den atari berrian.
Lingu@net Europa hizkuntzak ikasteko on-line baliabideen zentro eleanitza da, doan betiere. Batetik hizkuntza modernoak ikasteko eta irakasteko on-line dagoen informazioaren berri, eta bestetik, horretarako esteketarako loturak eskaintzen ditu.
Lingu@net Europaren helburua hauxe da: hizkuntza-irakasleak edo ikasleak ulertzen duen edozein hizkuntzatan izatea probetxuzko baliabideak edo baliabide horiek aurkitzeko aukera ematea, ez bakarrik bere ama-hizkuntzan.
Zentro eleanitz horretara sartzeko aukera, eta bertan nabigatzekoa, 20 hizkuntza hauek eskaintzen dute: alemanerak, bulgarierak, danierak, estonierak, euskarak, frantsesak, galizierak, gaztelaniak, grezierak, ingelesak, islandierak, italierak, katalanak, lituanierak, malterak, nederlanderak, polonierak, portugesak, suedierak eta suomierak.
Joseba Erkizia HABEko zuzendari nagusiak adierazi duenez, HABEren partaidetza hiru helbururekin egin da. Batetik, euskara ikasteko dauden on-line baliabide egokien berri atari garrantzitsu honetan “jasoa egoteko”, hau da, munduko “edozein lekutatik edozeinek euskara ikasteko dauden baliabideen berri modu azkar eta erosoan jaso ahal izan dezan”, web gunean jasota dauden gainerako hizkuntzetan egin daitekeen bezalaxe. Beste xedea, web gune honetan zerrendatzen diren euskara ikasteko baliabideak egokiak eta kalitate onekoak izatea “bermatzea”, hau da, euskara ikasteko baliabiden zerrenda “aldez aurretik egindako hautapenaren emaitza izatea”. Eta, azkenik, “atari honetan euskaraz nabigatu ahal izatea, nahiz euskarazko metodo bila izan nahiz munduko bestelako edozein hizkuntza ikasteko baliabide bila aritu”.
Lingu@net Europari esker 3.500 baliabide katalogatuetara dago sarbide eleanitza. Horietatik asko berariaz dira hizkuntza-ikasleentzako. Eta laguntza eta orientabideak eskaintzen dizkie hizkuntza nola ikasi jakin nahi badute, edo duten maila ebaluatu nahi izatera, eta beste ikasle batzuekin on-line bidezko harremanak nahi badituzte. Atal horiek garatzen aritu dira hizkuntza-irakaskuntzan aditu direnak, Europa guztikoak.
Lingu@net Europa garatzen dabiltzanak Europako 20 herrialdetako 24 erakunde dira.
Hasieran hizkuntzen irakaskuntzan aditu zirenentzako eta hizkuntza-irakasleentzako zen. Gaur egun Europako Komisioaren laguntza jasotzen du Sokrates programaren bidez (Lingua Action 2), xede hauek lortze aldera:
* Hizkuntza gehiagotara iristea.
* Baliabideak ugaltzea.
* Hizkuntza ikasten diharduten helduei laguntzea.
Baliabideen kalitatea:
Lingu@net Europako baliabideak aukeratzen ekimen honetako bazkideak aritu dira, edo erabiltzaileek eurek gomendatutakoak dira gainerakoan. Sartuta dauden baliabideak ekimeneko bazkideek onartu egin dituzte, hurrengo kalitate-ezaugarriok betetzen dituzten arabera onartu ere:
1. Edukiak fidagarriak dira, eta hizkuntzaren aldetik zuzen idatziak.
2. Interfazearen diseinua argia da, nabigatzeko erraza, eta erabiltzaileari eskaintzen dion tresnen aldetik, erabilgarria (adibidez, on-line laguntzak).
3. Baliabidea iraunkorra izatea, eta aldian-aldian gaurkotzen dena.
4. Eduki mingarririk ez izatea, eta eduki mingarrietara eramaten duen estekarik ere ez izatea.
5. Baliabidearen hornitzailea sinesgarria izatea, hots, iturriak fidagarriak izatea. Adibidez:
* Atzerriko hizkuntzak irakastera emanak dauden eskualdeetako, herrialdeetako edo nazioarteko erakundeak.
* Editoreak eta komunikabideak.
* Profesionalez osatutako sareak eta elkarteak
* Aipatutako kalitatezko baldintzak betetzen dituzten on-line baliabideak dituzten beste hainbat pertsona eta erakunde, atzerriko hizkuntzak irakasten dabiltzanak.
Lingu@net Europako baliabideak katalogatzerakoan eta sailkatzerakoan deskribatzaile eleanitzak erabili dira. Deskribatzaile hauek ekimen-taldeak berak garatu ditu. Dublin Core Metadata Iniciative (DCMI) delakoak metainformazioari buruzko estandar batzuk ezartzen ditu, eta horren arabera zehaztu dira deskribatzaile hauek.
Lingu@net Europa kudeatzen hainbat erakundek osatutako nazioarteko partzuergoa dabil. Erakunde hauek adituak dira hizkuntzen irakaskuntzaren arlo pedagogikoan, teknikoan, eta informazioaren kudeaketan eta zabalkundean, eta beren eskarmentua eskaintzen diote ekimenari ekarpen gisara.
Batzordearen koordinatzailea CILT da, Hizkuntza Zentro Nazionala, (Erresuma Batua).
Egungo hainbat bazkide:
• Alemania: Goethe-Institut Inter Nationes e.V. (Germany and worldwide)
• Austria (y toda Europa): Council of Europe: European Centre for Modern Languages in Graz (ECML)
• Bégica y Países Bajos: De Nederlandse Taalunie (TAALUNIE) • Bulgaria: Evropeiski centar za obuchenie i kvalifikazia (ECET)
• Dinamarca: Handelshøjskolrn | Århus / Aarhus School of Business (HHA/ASB)
• España: Instituto Cervantes |Universidad Politécnica de Madrid, Departamento Ingeniería de Sistemas Telemáticos (DIT-UPM)
• Estonia: OÜ Miksike, SER / Miksike Learning Environment
• Finlandia: Jyväskylän ypliopisto / University of Jyväskylä
• Francia: Association de GEstion du Réseau des Centres d’Etude des Langues des Chambres Françaises de Commerce et d’industrie (AGERCEL) Maison des langues – Centre International d’Études Pédagogiques
• Grecia: Institute for Language and Speech Processing (ILSP)
• Irlanda (y toda Europa): European Confederation of Language Centres in Higher Education (CercleS)
• Islandia: Háskóli Islands / University of Iceland
• Lituania: VALSTYBES INSTITUCIJU KALBU CENTRAS
• Malta: Universita’ ta’ Malta / University of Malta
• Polonia: Fundacja Nauki Jezyków Obcych “Linguae Mundi”
• Portugal: Instituto Camões
• Suecia: Svenska institutet / Swedish Institute Instituciones asociadas:
• Italia: Istituto Nazionale di Documentazione per l’Innovazione e la Ricerca Educativa (INDIRE)
Erakunde elkartuak:
* Euskal Herria: Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea HABE): Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco
* Galizia: Xunta de Galicia: Consellería de Educación e Ordenación Universitaria, Dirección Xeral de Política Lingüística.
* Katalunia:Generalitat de Catalunya, Secretaria de Política Lingüística
Donostia, 2006ko ekainaren 20a