Simsim. Arabiar mundura hurbiltzeko haur eta gazteentzako liburuak
Liburuek mundua ezagutarazten digute.
Hor daude herrien sorrera kontatzen duten kondairak, haurrak pozik uzten dituzten ipuinak eta abestiak, beldurra gainditu eta ezbeharrari nola aurre egin azaltzen duten abenturak.
Gida honek gonbidatzen gaitu, liburuen bitartez, mundu arabiarraren aniztasunari begiratzen, unibertso kultural ezberdin eta, era berean, hurbilean murgil tzen, mundu hori gertutik ikusten eta baloratzen.
Gidaren izenburuak lau ataletan biltzen dira, Estatu espainiarreko lau hizkuntzetan, hain zuzen. Bakoitzak hartzen ditu hizkuntz horietan jatorriz, edo lehenengo aldiz, argitaratu diren liburuak eta sartzen ditu beste hizkuntzetara itzulita dauden liburuak.
Liburuek berri laburra dute idatzita jatorrizko hizkuntzan bakarrik (edo lehenengo itzulpenare nean, atzerriko liburuen kasuan) eta Estatu espainiarreko beste hizkuntzetako edizioetakoak bibliografikoki aipatzen dira.
Horrela, sail bakoitzak jasotzen ditu norberaren hizkuntzan kaleratutako liburu guztiak, baina batzuk berri laburrarekin eta beste batzuk berri laburrik gabe.
Sail bakoitzaren barnean, bost ataletan antolatzen dira liburuak: ipuinak eta tradizioaren kondairak, liburu ilustratuak, narrazioa,jakintzako liburuak eta komikiak.
Gidaren amaieran, gaien taula bat dator,eta hor azaltzen dira liburu batzuen gairik nabarmenenak, izenburuak euren artean lotzeko asmo didaktikoarekin, interes guneak edo irakurketa saioak antolatzeko.
Deskargatu PDF gida