Auzokide berriak
Publicado el 13 Urr 2011
Comentarios cerrados
Auzokide berriak eta 14 urte bitarteko nerabeen artean xenofobia eta arrazakeria saihesteko heziketa-proposamena da.
Ekimen honen euskarri nagusia komiki bat da. Komikiaren orrialdeetan, neskek eta mutilek pertsonaia eta istorio desberdinak aurkituko dituzte, eta horiek guztiek hiritartasunaren balioei, migrazio-prozesuei eta kulturarteko bizikidetzari buruzko gogoeta egiteko gonbita egingo diete.
Ekimena Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bultzatzen dute, eta heziketa-materialak EDEXek prestatu ditu, erakundeko bertako eta aipatutako sailetako kulturarteko hezkuntzaren arloko adituen parte-hartzearekin eta laguntzarekin.
Historia anterior