FETE-UGT, kultura desberdinen arteko elkarbizitza eta errespetuaren aldeko hezkuntza lortzeko dugun konpromisoari atxikirik, Kultura Arteko Ikasgela izeneko proiektua sustatzen ari da, irakasleen prestakuntza, baliabide didaktikoak, ikerketa, ikasleekiko tailerrak, sentsibilizazio-kanpainak, argitalpenak, eta abar, faboratzeko asmoarekin…
Gure gizarteko oraingo garai eta etorkizunerako funtsezko apostua dela uste dugu, eta zentzu honetako hausnarketa, elkartzea eta lana sustatzen dituzten guneak sarean bultzatzea ezinbestekoa dela pentsatzen dugu.
Guztion artean atari hau erreferentziazko gune bihurtzea espero dugu, egunez egun kultura arteko integrazio eta elkarbizitza bezalako erronkei aurre egiten diegunen ekarpenei esker.
KULTURA ARTEKO IKASGELAN PARTE HARTZEN DUTEN ELKARTE ETA ERAKUNDEAK
PROIEKTUAREN EGILEAK:
UGT: Ehun urte baino gehiagoko historia duen UGTk aukeren berdintasun eta zuzentasunaren aldeko borrokan jarraitzen du. Kultura arteko elkarbizitzaren baloreen sustapenari ekiten dio sindikatuak lan- eta gizarte-esparrutik.
FETE-UGT: UGTren Hezkuntza Federazioa kultura arteko ikasgela sortu duena da eta bizirik eta kultura-artekotasunean interesa duten pertsona guztion zerbitzura dagoen Ataria izaten ahalegintzen da.
FINANTZATU DUTEN ERAKUNDEAK:
Immigrazio eta emigrazioko Estatu-Idazkaritzako IMMIGRANTEAK GIZARTERATZEKO ZUZENDARITZA NAGUSIA. Enplegua eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
FEI: Integraziorako Europako Funtsa. Bere helburua kideak diren estatuek, jatorri ekonomiko, sozial, kultural, erlijioso, linguistiko eta etniko desberdinetako gainerako estatuetako hiritarrek egoitzarako balditzak bete ditzatela egiten dituzten ahaleginak bultzatu eta pertsona horien integrazioa Europako gizarteetan erraztea da. Kultura Arteko Ikasgelak IEFren dirulaguntza jasotzen du 2010 urtetik. 2009 urtera arte EGIFekoa zen dirulaguntza.
KOLABORATZAILEA:
IFFIE: Hezkuntza Ministerioko Heziketa-Ikerketa, Berrikuntza eta Irakasleen Prestakuntzako Institutua. Hezkuntzari buruzko ikerketa eta analisian aritzen den unitate administratibo honen helburua hau da: hezkuntza sistemaren edukiak hobetuz, berrikuntza-programak sustatuz, titulu akademiko eta profesionalen hobekuntza faboratzen duten saiakuntzak bultzatuz eta curriculumeko baliabideak eta iralasleei laguntzeko beste dokumentuak eginez eta zabalduz hezkuntza hobetzerako ekarpenak egitea.
Informazio gehiago lortzeko:
Posta elektronikoa: ssociales@fete.ugt.org
Telefonoak: 915 897 190//915 897 023